GURI BURUZ
Hasiera »
HISTORIA
1999. urtean lanean hasi ginenetik, mekanizazioan dihardugu. Etengabeko bilakaera izan dugu, bai enpresan erabiltzen ditugun ekoizpen teknologiei eta baita gure balio kateari dagokionez ere. Bilakaera hori lehiakortasunaren bilaketa nekaezinaren eta gure bezeroen entzunaldi aktiboaren emaitza izan da.
Gaur egun, etengabeko inbertsioak egiten jarraitzen dugu eta horri esker, erabat automatizatuta dauden azken belaunaldiko prozesuen ezarpenaren bitartez, eduki teknologiko handiko osagaiak fabrikatzeko gai gara.
IKUSPEGIA
Serie ertain – luzeetarako balio erantsi eta konplexutasun handiko piezen mekanizazio eta hornidura erreferentea izan nahi dugu, zure bezeroen hornitzaile onena izatera iritsiz eta gure interes talde guztiak modu orekatuan zainduz.
XEDEA
Serie ertain-luzeetarako mekanizazio soluzioetan espezialistak gara eta soluzio integralak eskaintzen ditugun, lehengaien horniduratik hasi eta produktuen ikuskapen eta mihiztatzera arte. Gure lehen mailako bezeroak dira gure bermerik onena, gure gaitasun teknikoagatik, erabiltzen ditugun teknologia aurreratuengatik, erreminta propioen diseinuagatik eta gure zerbitzuengatik.
BALIOAK
Hauek dira Burnikerren lana islatu eta gidatzen duten balioak:
Zintzotasuna
Etika
Lidergoa
Grina
Bikaintasuna
Fidagarritasuna
BURNIKERen jakin badakigu gure enpresa-kudeaketak bat etorri behar duela gizartearen premiekin eta eskaerekin, eta, horregatik, gure gain hartu dugu EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA-BERDINTASUNERAKO PLANA egiteko konpromezua. Horretarako, negoziazio-batzorde bat eratu dugu, berdintasun arloko diagnostikoa egin eta gure berdintasun-plana garatzeko, beti ere gaiari buruzko legeriak ezartzen dituen jarraibideak betez eta, tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa erabat txertatuz, berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan jasotzen den bezala.
BIKAINTASUNA
Gure oinarriak:
Bezeroen arretarako zerbitzua.
Antolamendua eta taldea.
Ingeniaritza arloko laguntza.
Eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen kalitatea.
Antolaketa eta enpresaren kudeaketa eredua.
Prezioen lehiakortasuna. Baliabideen kudeaketa egokia.