INGENIARITZA
Buruz buru lan egiten dugu gure bezeroekin piezak diseinatu eta garatzeko, piezak bideragarriak eta lehiakorrak izan daitezen lortu ahal izateko.
Kalitate eta produktibitate estandar altuak bermatzen dituzten prozesu sendoak lortzeko helburuarekin, ekoizpen prozesuak zein jarraian adierazitako elementuak definitu eta garatzen ditugu:
Lotze utilak
Tresna bereziak
Zelulen lay-out diseinua
Muntaketa makina bereziak
KALITATEA
IATF 16949 kalitate arauaren arabera lan egiten dugu. Taldelaneko etengabeko hobekuntza aplikatzen dugu gure bezeroen gogobetetze handiena lortu ahal izateko.
IATF 16949 kalitate ziurtagiria jaso dugu.

METROLOGIA
Burnikerren azken belaunaldiko bitarteko metrologikoak baliatzen ditugu gure bezeroei kalitate eta berme handienak eskaintzeko.
EKOIZPENA
Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa eta zailtasun handiko piezen torneaketa eta fresatzea egiteko makina egokienak ditugu, eta serie ertain – luzeen garapenean efizientzia handiena eskaintzen dugu.
Malgutasunez lan egiten dugu, bezero bakoitzaren beharretara moldatuta, eta bezeroen eskura jartzen ditugu gaitasun teknikoa, teknologia aurreratuak, erreminten diseinua eta prozesu sendoak.
CNC makinak, bai mekanizazio zentroak zein tornuak ere, erabat automatizatuta dauden zeluletan integratuta daude prozesu sendoak lortu ahal izateko: