Gure lehentasuna bezeroaren gogobetetzea da. Zuekin batera lan egiten dugu zerbitzu ona eta kalitate onena bermatzeko. Eta hori ez diogu guk. Gure bezeroek esaten dute:
Tratu hurbila.
Talde lana gure bezero-hornitzaile harremanean.
Puntako teknologia.
Giza baliabide bikainak.
Automobilen sektoreko osagaien fabrikatzaile gisa, oso kalitate handiko zerbitzuak behar ditugu, sektoreko arauak betez eta eskari aldakorrera egokitzeko behar den malgutasunarekin.
BURNIKER osagaien mekanizazio eta mihiztatzerako hornitzaile bikaina da, oso ongi prestatuta daude kalitatearen eta teknikaren aldetik eta, gainera, Europako automobil fabrikatzaile nagusienetako zenbaitentzat zuzenki fabrikatzeko gai dira emaitza bikainekin.
Automobilgintzarako mekanizazioan puntako espezialistak dira.
Burniker bezeroari zuzendutako politika bat duen enpresa da. Aparteko profesionalak ditu enpresaren departamentu guztietan eta eskaria betetzen ahalegintzen dira beti zerbitzu eta produktuen kalitatea bermatuz.
Eskarian aldaketak gertatzekotan, beti aritzen dira elkarlanean bezeroarentzat onuragarria den irtenbide bat aurkitzetako, entregak arriskuan jarri gabe.
Ekoizpen gaitasun handia duen bezeroa da, instalazio handiei esker, mekanizazio linea oso eta eguneratuari esker, kalitate kontrol aurreratuari esker eta giza baliabide bikainei esker.
Oso proaktiboak dira hobekuntzak iradokitzeko orduan, hartara bi alderdien onurarako know-how-a sortuz. Tratua beti da oso profesionala eta konpromiso irmoa dute enpresa laguntzaileekiko.